miércoles, 16 de mayo de 2012


Larunbatean, MUGAK GAINDITUZ MENDI LASTERKETA ospatu zen Kanpezun. XVII MENDEAk  antolatuta, eta herritar batzuen laguntzarekin.
Lasterketa herrikoi honek ez du inolako pretentsiorik.

Helburu bakarra, etortzen zareten guztiak egun eder bat pasatzea, eta gorputzari aztindua ematea, besterik ez dugu nahi. Bukaeran txorizo pintxoa eta garagardotxoa disfrutatzea.
Lehenengo edizio honetan, ankasartze asko izan ditugu, badakigu, eta datorren urterako hobeto arituko garela uste dugu.

Hala eta guzti ere, asko disfrutatu duzuelakoan, datorren urtean itxaroten zaituztegu. Mila esker etortzeagatik, eta esker mila lagundu zenuten guztiei.

Denborak